43 minutu eta 26 segundo behar izan zituen
6.500 metroko ibilbidea burutzeko, eta zazpigarrena izan zen sailkapen orokorrean. Zeharkaldia, Saturraranen hasi eta Debako hondartzan amaitu behar bazen ere,
Deba ibaian egin behar izan zuten proba, olatu handiak eta eguraldi txarra zirela eta.
Zeharkaldi luzea
Jon Mujikak irabazi zuen 0.57.05eko denboragaz. Lehen emakumea
Amaia Zendoia izan zen, 42 minutu eta 17 segundo eginda. Ibilbide motzeko irabazlea berriz, 3.000 metroak amaitzen lehena,
Jon Osa izan zen, 0.21.25eko denbora eginda, eta lehen emakumea,
Maite BarruetabeƱa, 22 minutu eta 24 segundogaz.
Iriondo, erdian, podiumaren gorenean. Argazkia: Flysch Beltza