Ondarroako Gazte Asanbladak eta Aurrera Mendi Taldeak IV. Tontorramendirako Igoera Bertikala antolatu dute zapaturako.
Gazte Asanbladako kideek azaldu dutenez, proba
12:00etan hasiko da Gaztetxetik, eta ordu erdi lehenagotik lekuan bertan eman beharko dute izena parte hartzaileek.
Lasterketa
amaitu ostean luntxa eta sari banaketa egingo dituzte
Gaztetxean, musikaz girotuta.
Ekintza,
Marabilli Sormen Festibaleko egitarauaren barruan sartzea erabaki dute bi ekitaldien antolatzaileek.
OGAko kideek Igoera Bertikala egitera animatzeko deia egin diete herritarrei.
Iazko Igoera Bertikaleko parte hartzaileak eta laguntzaileak, Gaztetxe Aurrean. Argazkia: Aurrera Mendi Taldea / OGA