Keinu ugari Kataluniara
Kataluniari babesa eman asmoz, mobilizazioak deitu dituzte gaurko, 19:00etan; domekan bezala, 22:00etan lapiko hotsa ateratzeko deia egin dute, eta argiak itzaltzeko eskatu dute.Egun berezia izan zen domekakoa. Katalunian erreferenduma egitekoak zirela...
Kataluniari babesa eman asmoz, mobilizazioak deitu dituzte gaurko, 19:00etan; domekan bezala, 22:00etan lapiko hotsa ateratzeko deia egin dute, eta argiak itzaltzeko eskatu dute.
Egun berezia izan zen domekakoa. Katalunian erreferenduma egitekoak zirela eta, Espainiako Gobernuak erakutsitako jarrera tarte- ko, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko herritar asko eta askok protestak egin zituzten, modu horretan babesa adieraziz. Hala, elkarretaratzeak eginez zein lapikoak astinduz, Euskal Herritik Kataluniara elkartasuna bidaltzen saiatu ziren.Gaurko ere mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herri osoan. Greba orokorra deitu dute Katalunian, eta euskal herritarrei dei egin diete babesa erakusteko deialdiekin bat egitera. Hala, 19:00etan egingo dituzten ekimenetan parte hartzeko eskatu dute hainbat eragilek eta euskal gehiengo sindikalak. 22:00etan, berriz, domekan bezala, lapikoekin zarata egiteko eskatu dute, baita argiak amatatzeko ere.
Domeka gauean ere lapiko hotsa zabaldu zen Euskal Herrian, «espainiar bortizkeriaren, errepresioaren eta inposizioaren aurka». Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko bizilagunek ere bat egin zuten deiadiagaz. Batzuk herrietako plazetan batu ziren, lapikoak astintzen kalejiran ibii zirenak ere badaude, eta beste asko eta asko, etxeetako leiho edo balkoietan aritu ziren zarata egiten.
Domeka eguerdian, gainera, elkarretaratzeetan batu ziren bi eskualdeetako hainbat herritan.
Bestalde, asko izan dira erreferenduma babesteko euren etxebizitzetan esteladak eta bestelako ikurrak ipini dituztenak.
Manifestazioa Bilbon
Zapatuan, bestalde, Gure Esku Dago-k antolatuta, manifestazioa egin zuten Bilbon. Eta bat egin zuten EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin-Podemosek, Geroa Baik, EH Baik, ELAk, LABek, EGIk, Ernaik, Gazte Abertzaleek, Alternatiba Gazteek, Euskal Gazte Moreek, Independentistek eta ANC-EHk. Demokrazia. Erabakitzeko askatasuna lelopean, milaka herritar batu ziren.