Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Urriaren 11ra arte izena eman daiteke Aulestiko XII. Ermitarik Ermita mendi martxan

Aintzina Monasterio
Aulesti
2017/10/03
Urriaren 21ean (zapatua) egingo dute Aulestiko XII. Ermitarik Ermita mendi martxa. Aldez aurretik izena emateko aukera dagoen arren, egunean bertan ere izena eman ahalko da. Hala ere, egunean bertan izena ematen dutenentzat kamiseta oroigarria jasotzea ez dago ziurtatuta. Hain zuzen, urtero moduan mendi martxa amaieran kamiseta oroigarriak banatuko dituzte plazan, eta kopaua egongo da parte hartzaile guztientzat ( kopauan parte hartzeko eskumuturrekoa erakustea beharrezkoa izango da). Aldez aurretik izena eman gura dutenek udaletxean eman behar dute. Bertaratzerik ez dutenentzat hauek dira udaletxeko telefono zenbakia: 94-627 90 06 eta posta elektronikoa: alkatetza.aulesti@bizkaia.org. 14 urtera artekoek 7 euro ordaindu behar dituzte, eta 14 urtetik gorakoek, berriz, 15 euro. 25 kilometro izango ditu ibilbide osoak, eta laburrak, ostera, 10 kilometro. Halaber, 29 kilometroko ibilbidea ere prestatu dute (eguraldiaren arabera erabakiko dute egin ala ez).
AULESTIKOXIERMITARIKER2

Iazko martxako parte hartzaile batzuk.

08:00etan herriko plazatik irtengo dira ibilbide osoko zein bereziko parte hartzaileak. 25 km-ko martxa bost ordu eta erdian egin ohi dute, eta berezia egiteko ordubete bat gehiago behar izaten da. Bestalde, 10 km-ko ibilaldia egitea erabakitzen duten herritarrak 10:30ean irtengo dira parketik, eta hiru bat ordutan burutuko dute mendi martxa. Hornidura guneak. Mendi martxa hasi aurretik, tabernak zabalik egongo dira parte hartzaileek gosaldu ahal izateko. Gero, ibilbidean hiru hornidura gune izango dituzte indarberritzeko: Urregaraiko zelaian, Garatxagan eta Lekerikan. Martxa amaitzean herritarrek dutxatzeko aukera izango dute. Bestalde, antolatzaileek pare bat zehaztapen egin dituzte. Alde batetik galazota dago mendi martxara txakurrekin joatea, eta beste alde batetik, ibilbidean zehar zein hornidura guneetan hondakinak zakarrontzietara botatzeko eskatu dute. AUZOAK ETA ERMITAK:
  • San Anton: Etxalde sakabanatuz osatutakoa da, gune batuena aurrean dagoena da, eta hantxe dago San Anton ermita. Urtarrilaren 17an da ospakizuna.
  • Santutxu: Bertoko pagoa hamaika erromeriren lekuko da; Markinako lurretan dago, eta Bedartzandi espaldako biztanleen bilgune da. Abuztuaren lehenengo domekan da ospakizuna.
  • Urregarai: Tontorra eta Santa Eufemi ermita 707 metrora daude. Urregaraiko zelaian erromeria egiten da Santa Eufemi egunean (irailaren 16a) eta hurrengo domekan.
  • Malats: Antzinako Markinarako bideak zeharkatzen du baserri batuez osatutako gune hau. Bertan dago San Martin ermita. Azaroaren 11a da jaia.
  • Zubero: Baserri handiz osatutako gunea, San Lorentzo ermita 210 metroko altueran dago. Abuztuaren 10a da jai eguna.
  • Urriola: Madalena 1712an hasi ziren egiten estilo herrikoian; uztailaren 22a da jai eguna.
  • Murelaga: Murla Ibarrola erdian dago. 1640. urtera arte hemen egon zen parrokia; neurriz ermitarik handiena da. Abuztuaren 29an ospatzen dute jaia, San Juan samamoztua.
  • Garatxaga: San Paulo ermitan ekainaren 29an egiten dute ospakizuna. Gastiburuko mendiaren magalean Ibarrolako bista ederra ikusteko aukera eskaintzen du.
  • Lekerika: Santixa ermita, ustez XV. mendekoa, Lekerikan, Nabarnizko zelaiak Leara begiratzen duen lekuan. Uztailaren 25ean egiten da jaia.
  • Narea: Narimendi edo Ilunzar mendiaren ostean dago Narea leku eguzkibegia. Bertan dago San Bizente ermita. Ospakizuna urtarrilaren 22an da.
  • Elizatxu: Antzinako errege bidean dago. Otsailaren 3an San Blas eta 5ean Santa Ageda ospatzen dira.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.