Urriaren 22an eta 23an jokatuko dute Aulestiko III. Kinttopeko Zaldi-Mando Txapelketa, eta lehiatzeko asmoa duten probalariek domeka honetan (urriak 8) izena eman beharko dute
udaletxean.
Parte hartzeko asmoa dutenek
12:00etan egon beharko dute udaletxean, eta bertaratzerik ez dutenentzat hau da udaletxeko telefono zenbakia:
94-627 90 06. Izena ematerakoan animaliaren identifikazio zenbakia aurkeztea beharrezkoa izango da.
Aulestiko 950 kiloko Harri Barria erabiliko dute deman, 100 kiloko gainkargagaz. Hala, abereen oinarrizko pisua 450 kilotan ezarri dute, eta gehiago daukaten kilo bakoitzeko kilo bateko karga hartuko dute. Hain zuzen, saio bakoitza hasi baino ordubete lehenago pisatuko dituzte zaldi-mandoak.
Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundearen ordezkariek kontrolatuko ditu probak.
SARIAK:
- 600 euro eta manta.
- 550 euro.
- 500 euro.
- 450 euro.
- 400 euro.
- 350 euro.
OHARRA: Markaren %70 egin, eta saririk gabe geratzen den parte hartzaileak 300 euroko dieta jasoko duela jakitera eman dute