Eibarko ertzain etxeko agenteek atzeman zituzten atzo goizean [urriak 3]
1.000 marihuana landareak. Gordelekua errentan zuten
bi gizonezko identifikatu zituzten, landaketarekin harremana zeukatelakoan, eta horietako
bat atxilotuta eraman zuten ertzainek.
Polizia operazioa
iraileko lehen egunetan hasi zen, ertzainek aurrez fitxatutako pertsona jakin batzuen mugimenduak ikusi baitzituzten pabilioi baten inguruan, gauez. Ustez, pabilioi horrek ez zeukan lan aktibitaterik, eta
ordu txikietan jendea inguruan ibiltzeak ertzaintza ohartarazi zuen. Gainera, Ertzaintzak pabilioi hau kokatzen den gune industrial berean
beste marihuana landaketa bat atzeman zuen
2014an, eta hori zela eta ikerketa bat abiatu zuten.
Pabilioira sartu eta irten ugari egiten zituen pertsonetako bat duela hiru urteko operazioan drogen trafikoa egotzi zioten auzipetutako bat zen
Bertaratu ziren ertzainak
kalamu usain handia zegoela konturatu ziren, eta baita pabilioiko aireztatze sistemaren hodiak ere atzeko aldera zuzenduta zeudela. Ertzainek ikusi ahal izan zutenez, pabilioira sartu eta irten ugari egiten zituen pertsonetako bat duela hiru urteko operazioan drogen trafikoa egotzi zioten
auzipetutako bat zen. Bestalde, ertzainek frogatu ahal izan zuten gauez pertsona batek zaintza lanak egiten zituela pabilioiaren inguruetan.
Legez kanpoko ekintzaren bat egiten ari ziren susmoarekin, Ertzaintzak jarraipen eta
kontrol operazio bat muntatu zuen. Atzo goizean [urriak 3], gizonezko bat pabilioitik ateratzera zihoala identifikatu egin zuten. Behin barrura sartu zirenean, poliziak 1.000 landarez osatutako landaketa aurkitu zuen; batzuk, gainera, salmentarako prest. Hau ikusirik, ertzainek
37 urteko gizonezkoa atxilotu egin zuten, droga trafikoa egotzita.
Atzemandako materiala. Landaketak, ureztatze sistema automatikoa, indar handiko 100 bat lanpara eta hainbat haizegailu zituen. Gainera, hainbat erauzgailu, hezetasuna kentzeko gailuak, termo-zigilatze makinak eta zehaztasun baskulak ere atzeman zituzten Eibarko ertzain-etxeko agenteek.
Aurkikuntza honen aurrean, Ertzaintzak diligentziak zabaldu ditu atxilotutakoaren eta identifikatuta daukaten beste gizonezkoaren aurka. Biei,
osasun publikoaren aurkako delitua egozten zaie, eta
ikerketak oraindik zabalik jarraitzen du.