Lagun artean elkartu, eta jai giroan egun pasa egiteko urteroko hitzordua heldu zaie ispastertarrei. Hala,
XI. Kuadrilen Eguna ospatuko dute zapatuan [urriak 7].
10:00ak inguruan hasiko dira bazkaria prestatzen, eta bazkaldu aurretik triki-kantu poteoa izango dute EinGO kantan eta dantzan taldeko musikarien eskutik.
15:00etan bazkalduko dute frontoian. Eguraldia lagun izanez gero, kanpoko frontoian, eta horrela ez bada, barrukoan.
Gero, boloak eta txapelak jaurtitzen duten abilezia erakutsi beharko dute batzuek zein besteek. Horren aurretik, baina, bi pertsonentzako afariak zozkatuko dute, bata Herriko Tabernan eta bestea Areitz-Bi jatetxean.
Bolo txapelketan bakarka parte hartuz gero, 2 euro ordaindu behar dira, eta binaka lehiatuz gero, bikoteko 4 euro. Bestalde, txapel jaurtiketarako izen ematea 2 euro da.
EGITARAUA:
- 10:00: Kuadrillen arteko bazkariaren prestaketaren hasiera.
- 12:00: EinGO taldeagaz trikiti-kantu poteoa.
- 15:00: Kuadrillen arteko bazkaria.
- 17:30: Afarien zozketa.
- 18:30: Bolo Txapelketa.
- 20:00: Txapel jaurtiketa.
Iazko argazki galeria: