Abentura, kirola eta natura batuz, UrdaiRaid proba egingo dute lehenengoz
Zapatuko proba Ekoetxean hasi eta bukatuko dute. Orientazioa, estrategia, kirol probak eta jolasak uztartuko ditu. Zazpi bat orduko proba izango da, eta 60 bikotek eman dute izenaAbentura, kirola eta natura uztartuko dituen UrdaiRaid proba egingo dute,...
Zapatuko proba Ekoetxean hasi eta bukatuko dute. Orientazioa, estrategia, kirol probak eta jolasak uztartuko ditu. Zazpi bat orduko proba izango da, eta 60 bikotek eman dute izena
Abentura, kirola eta natura uztartuko dituen UrdaiRaid proba egingo dute, lehenengoz, Busturialdean. Ekoetxea Urdaibain hasi eta amaituko da zapatuan proba, eta 60 bikotek izena eman dute. Hala, Busturialdeko eta Lea-Artibaiko partaideekin batera, Euskal Herriko, Kataluniako eta Asturiaseko parte hartzaileak ere egongo dira.Gainera, txirrindularitza munduko aurpegi ezagunek ere parte hartuko dute. David Seco busturiarra eta Igor Astarloa eta Oscar Freire Munduko txapeldun izandakoak daude izena emandakoen artean.
Proba etzi izango bada ere, partaideei harrera eta dortsalen banaketa bezperan egingo dituzte, eta kanpotik datozenentzat lo egiteko lekua egokituko dute.
Zapatuan 10:00etan hasiko da UrdaiRaid, eta zazpi bat orduko proba izango da. 08:15etik 09:30era elkartuko dira parte hartzaileak Madariaga Dorretxean, eta 09:45ean azalpen teknikoak emango dituzte.
UrdaiRaid probak orientazioa, estrategia eta askotariko jolasak eta kirol probak uztartzen ditu. 10:00etan mapa bana banatuko diete bikoteei, eta proba desberdinak betez ibilbide bat burutuko dute. Bikote bakoitzak mapa eta iparrorratza hartu, eta besteren artean, bizikleta, kayak, igeriketa, trekking eta rappel probak gainditu beharko ditu.
«Ingurumenarekiko jasangarria» dela nabarmendu dute antolatzaileek. UrdaiRaiden ezaugarri nagusiak talde lana, erresistentzia, orientazioa, estrate- gia, lehiakortasuna, inteligentzia eta pasioa direla zehaztu dute. Beraz, partaideak sasoian egoteaz gain, «psikologikoki indartsu» egotea ezinbesteko izango dute. Ibilbidean, Urdaibaiko itsasadarrak eskaintzen dituen paraje zoragarriez gozatzeko aukera izango dute. Proba ikustera joan gura dutenek, bestalde, Madariaga dorretxean izango dute horretarako aukera.
Amaiera eta sari banaketa
17:00etan jarri dute amaiera ordua, eta 17:30ean itxiko dute helmuga. Jarraian, herri bazkarian elkartuko dira parte hartzaileak, 18:00ak aldera banatuko dituzte sariak, eta zozketak egingo dituzte. Hain zuzen, hiru kategoria bereiztu dituzte (bikote mistoak, emakumezko bikoteak eta gizonezko bikoteak), eta kategoria bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuak sarituko dituzte.