Eguzkik marrazoei buruzko azalpenak eskatu dizkio Jaurlaritzari
Irailaren 25ean Ondarroako portuan lehorreratu zituzten marrazoak arrantzatzea ea legezkoa den eta zeinek arrantzatu dituen azaltzea eskatu du talde ekologistakEguzki Talde Ekologistak Ondarroako portuan lehorreratutako marrazoei buruzko informazioa et...
Irailaren 25ean Ondarroako portuan lehorreratu zituzten marrazoak arrantzatzea ea legezkoa den eta zeinek arrantzatu dituen azaltzea eskatu du talde ekologistak
Eguzki Talde Ekologistak Ondarroako portuan lehorreratutako marrazoei buruzko informazioa eta azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari.Joan den asteko astelehenean (irailak 25) Ondarroako kaian lehorreratutako marrazo kaxei ateratako argazki batzuek zenbait herritarren kezka azaleratu dute, eta horregatik eskatu dizkio azalpenak Eguzkik Eusko Jaurlaritzari. Ekologisten esanetan, informazio kontrajarriak zabaldu dira azken egunetan, eta horiek argitzeko eskaria egin diote: «Azalpenak ematea nahi dugu, eta publikoki egiten badute, hobeto».
Eguzkik dioenez, zenbait erakundek marrazoak legediaren barruan arrantzatutakoak direla esan diete, Ondarroan kaela bezala ezagutzen direnak, Prionace glauca espeziekoak, hain zuzen. Baina zenbait talde ekologistek salatu dute, legez arrantzatutako marrazo horien artean marrazo muturmotzak (Lamna nasus) zeudela; eta horiek arrantzatzea ez da legezkoa. Marrazo mota hori nazioarteko CITES hitzarmenaren babespean dago, desagertzeko arriskuan dagoen espeziea delako. Bestalde, marrazo mota horretako zenbait alek hegalak moztuta zeuzkatela ere salatu dute.
Portuko langileei arrantzu hori zeinena zen ikertzeko eskatu zieten, baina ez zuten arduradunik aurkitu. Eguzkik informazio zehatza eskatu dio Jaurlaritzari: zenbat marrazo arrantzatu ziren, zein espezietakoak, nork arrantzatu zituen eta horretarako baimenik zeukaten.