Zapatuan daukate hitzordua bigarren mailako aizkolariek
Azpeitiako Izarraitz pilotalekuan, 18:00etan. Momentuz 11 aizkolarik eman dute kanporaketan parte hartzeko izena, eta horietako bat da
Aratz Mugertza mutrikuarra.
Jakinarazi dutenez, kanporaketa honetan parte hartzen ez duten aizkolariek maila galduko dute, eta datorren urtean
3.mailan lehiatu beharko dira. Horietako hiru Floren Nazabal, Ander Erasun eta Aitor Senosiain dira.
Lanak. Aizkolariek, 54 ontzako hiru enbor, 60 ontzako enbor bat eta 72 ontzako beste enbor bat moztu beharko dituzte zapatuan.
Aratz Mugertza Galbaixoko jaietan aizkora erakusketa egiten