Ekitaldi jendetsuekin hasi da IV. Marabilli Festibala Ondarroan
Beti bezala giro aparta egon da Marabilli Parade kalejiran, musika bandagaz lagunduta. Bertaratutakoak pozik geratu dira '10 minutu' eta Kukai taldearen ikuskizunekinMarabilli Sormen Festibala giro apartagaz hasi dute Ondarroan. Jende asko eta ondo pas...
Beti bezala giro aparta egon da Marabilli Parade kalejiran, musika bandagaz lagunduta. Bertaratutakoak pozik geratu dira ’10 minutu’ eta Kukai taldearen ikuskizunekin
Marabilli Sormen Festibala giro apartagaz hasi dute Ondarroan. Jende asko eta ondo pasatzeko gogoa izan ziren nagusi atzo iluntzean.Baina kalejira hasi baino lehenagotik zegoen martxan Marabilliko egitaraua. Goizean, Marabilli irratsaio berezia eskaini zuen Radixu Irratiak, 11:00etatik 13:00era. Horrela egingo dute festibalak dirauen bitartean. 18:30ean, Pako Aristik Barnetegiko lehen ekintza ere egin zuen.
19:30erako jende ugari zegoen zain Kofradia Zaharraren inguruan. Musikak lagunduta eta lagunartean joan ziren Beikoziniraino, jaiari hasiera ofiziala emateko.
10 minutu ekitaldian, Jon Mayak, Iratxe Fresnedak, Igor Zalakainek, Giorgio Bassmattik, Miren Amurizak eta Ander Lipusek bertaratutakoei gozatzeko aukera bikaina eskaini zieten. Kukai dantzaren eta DJ Koolen emanaldiagaz amaitu zen eguna.