Herriko hainbat agertokitan gozatu ahalko da Mareak jaialdiaz
Urriaren 9tik 14ra, zortzi ekitaldi kultural eskainiko ditu abangoardia eta tradizioa uztartzen dituen jaialdiak. Zenbait ekitaldi doakoak izango dira, aurrekoetan legezKartel «borobila» dakartela dio Mareak jaialdiaren antolatzaile Ane Ortubek. Aipa...
Urriaren 9tik 14ra, zortzi ekitaldi kultural eskainiko ditu abangoardia eta tradizioa uztartzen dituen jaialdiak. Zenbait ekitaldi doakoak izango dira, aurrekoetan legez
Kartel «borobila» dakartela dio Mareak jaialdiaren antolatzaile Ane Ortubek. Aipatu jaialdiaren hirugarren aldia izango da aurtengoa, eta urriaren 9tik 14ra izango da. Zortzi ekitaldi kultural antolatu dituzte, eta hainbat agertoki aukeratu dituzte horiek egiteko; aurten, gainera, agertoki berriak aukeratu dituzte.Beleza Malandra Ateneo Kulturalak eta Bermeoko Udalak antolatzen duten Mareak jaialdia atzo aurkeztu zuten, Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Izan ere, museoa jaialdiko agertoki bat izango da. Beste alde batetik, Beleza Malandra Ateneo Kulturalean eta Bermeoko Kafe Antzokian ekitaldiak antolatzeaz gain, frantziskotarren klaustrora eta Kurtzioko baselizara ere iritsiko da abangoardia eta tradizioa uztartzen dituen jaialdia. Agertokiek ekitaldiak «bereziago» egiten dituztela azaldu dute, «eta horregatik aukeratzen dira».
Ikusleria ezberdina
Mareak jaialdiagaz gauza ezberdinak erakutsi gura dituzte: «Musika ez da gitarra jotzea bakarrik, musikak aukera asko eta asko eskaintzen ditu». Ortuberen ustez, aurten ikusleria ezberdina lortuko du jaialdiak.
Urte osoan jaialdirako egitaraua «ilusioz» prestatzen ibili dira. Horregatik, denentzako interesgarria izatea espero dute. Mareak jaialdiaren helburuetako bat «herri kulturaren bitxi eder eta txikiak eskaintzea» dela dio Ortubek, «normalean inor ohartu gabe igarotzen direnak».
Zenbait ekitaldi doakoak direla gogorarazi dute, eta jendea animatu dute kulturaz gozatzera. Sarrerak ekitaldiak hasi baino lehen eskuratu ahalko dira. Antzokiko jaialdirako aurretiaz ere eros daitezke.