Nafarroako dantzek hartuko dute aurten plaza
Domekan egingo dute Ibarruriko Dantzari Eguna, eta Nafarroako euskal dantzek hartuko dute protagonismoa aurten.Mezagaz hasiko dute eguna, 11:30ean, eta ostean, entzierroko zezenaren atzetik kalejira egingo dute. 12.30ean hamaiketakoa jan ostean, dantza...
Mezagaz hasiko dute eguna, 11:30ean, eta ostean, entzierroko zezenaren atzetik kalejira egingo dute. 12.30ean hamaiketakoa jan ostean, dantza saioari hasiera emango diote. Bilboko, Erandioko eta Ibarruriko dantzariek beteko dute frontoia: Dantzari dantza, Martxa baten lehen notak, Ingurutxu, Gabota eta Jausiak edota Erre zenituzten dantzak egingo dituzte, besteak beste. Ibarruriko abesbatzak ere parte hartuko du ekitaldian.
Herri bazkarian bilduko dira ondoren Ibarrurin, eta Errabal taldeagaz erromerian dantzan jarraituko dute arratsaldean. Eguna amaitzeko, txokolatea eskainiko dute antolatzaileek.