Roberto Aguado psikologoak hitzaldia emango du
Roberto Aguado Romo psikologo klinikoak hitzaldia emago du Ondarroan, datorren martitzenean.Txomin Agirre ikastolak antolatuta, 18:00etan emango diote hasiera hitzaldiari Kofradia Zaharrean, eta seme-alabei mugak non jarri behar zaizkien azalduko du ps...
Txomin Agirre ikastolak antolatuta, 18:00etan emango diote hasiera hitzaldiari Kofradia Zaharrean, eta seme-alabei mugak non jarri behar zaizkien azalduko du psikologoak. Hitzaldiak, Ahal izateak ahal duzula jakitean datza izenburua edukiko du.
Aguado ume eta nerabeen emozioen kudeaketan aditua da, eta martitzeneko berbaldian seme-alabei ezarri beharreko mugak zein diren eta non dauden, haserreak nola konpondu behar diren eta gurasoak seme-alaben lagunak izan behar ote diren azalduko du.