2. mailako Euskadiko Txapelketaren finala jokatuko du Aratz Mugertzak
Hirugarren postuan sailkatu da mutrikuarra Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatu den kanporaketa saioan. Urriaren 29an jokatuko dute finala, Azkoitian2. mailako Euskadiko Aizkolari Txapelketaren finala jokatuko du Aratz Mugertza aizkolari mutrikuarra...
Hirugarren postuan sailkatu da mutrikuarra Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatu den kanporaketa saioan. Urriaren 29an jokatuko dute finala, Azkoitian
2. mailako Euskadiko Aizkolari Txapelketaren finala jokatuko du Aratz Mugertza aizkolari mutrikuarrak.Zapatuan jokatu zen Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan finalera sailkatzeko kanporaketa, eta parte hartu zuten hamar aizkolarietatik hirugarren onena izanda lortu zuen mutrikuarrak finalerako txartela.
Lehia polita eta estua ikusi ahal izan zen, batez ere lehen lau sailkatuen artean; 13 segundoren barruan amaitu zuten denek. Lehen sailkatu Julen KaƱamaresek 14 minutu eta 40 segundo behar izan zituen. Mi- eltxo Mindegiak 5 segundo gehiago, Aratz Mugertzak 11 segundo gehiago eta Jesus Mari Mujikak 13 segundo gehiago. Eurez gain, Xabier Zaldua eta Ruben Saralegi sailkatu ziren. Atzetik, eta sailkapenik lortu ez zutenak, Jose Antonio Etxebarria, Oier KaƱamares, Arkaitz Jauregi eta Oihan Larretxea izan ziren. Aizkolariek 54 ontzako hiru enbor, 60 ontzako enbor bat eta 72 ontzako beste enbor bat moztu behar izan zuten.
Bigarren mailako Euskal Herriko Aizkolari Txapelketako final nagusia urriaren 29an izango da Azkoitian. Bestalde, 2. mailan dauden eta Azpeitiko kanporaketan parte hartu ez zutenek maila galduko dute, eta datorren urtean 3. mailan lehiatuko dira.
Beste alde batetik, lehen mailako aizkora txapelketaren finala urriaren 15ean jokatuko dute Donostian, eta hantxe egongo da Ugaitz Mugertza aizkolari mutrikuarra, beste bost aizkolarirekin batera.