Programak gazteen laneratzea sustatzen du helburu; urriaren 19a arte izen eman ahal da. Izen ematea doakoa da, eta
Internet bidez egin behar da.
Egitasmoa goi mailako zikloa edo unibertsitate gradua duten
20 eta 44 urte bitarteko gazte langabeei dago zuzenduta, eta eskualdeko gazte kualifikatuen laneratzea du helburu; gazteek prestakuntza pertsonalizatua edukiko dute. Horregatik, eskainitako leku kopurua mugatua izango da.
Hazilan egitasmoaren laugarren urtea da, eta aurretiko hiruretan parte hartzaileen %70ek lana lortu zuten
Bi fase. Aktibatu lehenengo fasean, gazteen gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzeko trebakuntza jasoko dute. Lan mundura sartzea erraztuko dieten erremintak eskainiko dizkiete, metodologia berritzaileen bidez. Azken fasean (Kokatu), enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute parte hartzaileek.
Aipatutako faseekin lortu nahi dute lan munduko errealitatea gertutik ezagutzea, eta sortzen diren arazoei aurre egiteko gai izatea. Horretarako,
bi hilabeteko iraupena izango du egitasmoak.
Debabarrena eskualdean egiten den Hazilan egitasmoaren laugarren urtea da, eta aurretiko hiruretan parte hartzaileen %70ek lana lortu zuten. 42 pertsonek parte hartu zuten ikastaroetan, 27 emakumek eta 15 gizonezkok.
Hazilan programa Garapen elkarteak koordinatzen du, eta Euskadiko 2014-2020 Programa Operatiboaren baitan kokatzen da; Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %50ean.