Eskualdeko nagusien sei taldeetatik ez du inork irabazi asteburuan
Nagusien mailako sei taldeetatik bakar batek ere ez du garaipenik lortu asteburuan jokatutako liga partiduetan.Lekeitio Futbol Taldea izan da bakarrik puntu bat lortzeko gai izan dena. Atzo arratsaldean Larrotegin jokatu zuten Otxarkoagaren aurka, eta ...
Lekeitio Futbol Taldea izan da bakarrik puntu bat lortzeko gai izan dena. Atzo arratsaldean Larrotegin jokatu zuten Otxarkoagaren aurka, eta bana berdindu zuten. Xanti Zumaran izan zen lekeitiarren goleatzailea.
Aurrera Kirol Elkarteak 1-0 galdu zuen zapatuan CD Galdakaoren aurka. Partidu berdindua izan zen, baina 81. minutuan etxekoen aurrelariak sartutako gol batek punturik gabe itzultzea eragin zien Ibon Lopezen mutilei.
Berriatuko Futbol Taldeak eta Artibai Futbol Taldeak punturik ezin batuta jarraitzen dute. Berriatuarrei partidua maldan gora jarri zitzaien, eta markagailuan 0 eta 3 joan ziren atzetik. Alexander Perezek sartutako gol bakarrak markagailuan hurbiltzeko baino ez zuen balio izan. Artibaik ere ezin izan zuen punturik batu, eta EƱaut Gorosabelek sareratutako bi baloiek ez zuten ligako lehen puntuak Barroetan lagatzeko balio izan.
Mutrikuko neskak eta mutilek gol bakarrarengatik galdu zituzten euren partiduak. Neskek Azkoitiko San Juan zelaian jokatu zuten Anaitasunaren kontra, eta 1-0 galdu zuten. Mutilek ere gol bakarrarengatik galdu zuten Bergaran. Aurreratu egin ziren markagailuan Mikel Arrizabalagaren gol bati esker, baina debagoiendarrek markagailua irauli zuten bigarren zatian.