Giro ederrean egin dute 19. Umeen Arrantza Lehiaketa Ondarroan
300 bat neska-mutilek parte hartu dute Arrigorri Itsas Arrantza elkarteak antolatutako lehiaketan. Olatz Guenagak arrantzatu du arrainik pisutsuena300 neska-mutil inguruk parte hartu dute Arrigorri Itsas Arrantza elkarteak antolatutako 19. Arrantza Leh...
300 bat neska-mutilek parte hartu dute Arrigorri Itsas Arrantza elkarteak antolatutako lehiaketan. Olatz Guenagak arrantzatu du arrainik pisutsuena
300 neska-mutil inguruk parte hartu dute Arrigorri Itsas Arrantza elkarteak antolatutako 19. Arrantza Lehiaketan. Marea gorantz zetorrela baliatuta, Artibai ibaiaren alboak eta portuko txoko gehienak hartu zituzten umeek zapatuan.Lehiaketan parte hartu duten gaztetxoekin batera, beste hainbeste guraso eta senide egon ziren, eta horrek giro aparta ekarri zuen. 14:00ak ingururako batu ziren Musika Plazan, eta handik txistularien kalejiragaz abiatu zen bakoitza bere arrantza lekura.
17:30ean bota zuten lehiaketari amaiera ematen dion txapligua, eta orduan frontoira itzuli ziren parte hartzaile guztiak, arrantzua zenbatu eta pisatzera. Han egon ziren Herri eta Bixi pailazoak ere, giroa berotzen.
Sariak
Aurtengo lehiakideetatik arrain pisutsuena Olatz Guenagak arrantzatu du; 300 gramoko arraina harrapatu zuen 11 urteko gazteak. Sailkapen nagusia, berriz, horrela geratu zen: Ainar Muñoz izan zen lehen sailkatua 8 eta 14 urte bitartekoen artean; 56 arrain arrantzatu zituen. Oihane Arregi izan zen bigarren sailkatua, 55 arrain harrapatuta, eta Alain Garcia hirugarrena, 53 arrainekin. 4 eta 8 urte bitarteko umeen artean, aldiz, Xuban Nievesek harrapatu zituen arrain gehien, 54; Nikole Urruzuno izan zen bigarrena, 40 arrainekin eta Iraun Beroiz hirugarrena, 38 arrainekin.
Antolatzaileak pozik geratu dira lehiaketagaz, eta eskerrak eman dizkiete herriko elkarte, enpresa eta eragileei, eureri esker beste hainbat opari ere zozkatu ahal izan zituztelako.