Solabarrietak behin-behineko sailkapena lortu du Espainiako Txapelketarako
Ager Solabarrieta tiratzaile ondarrutarrak Espainiako Txapelketarako sailkapena lortu du, behin-behinean.Valentzian (Herrialde Katalanak) aritu da asteburuan, eta pozik itzuli da bertatik. Zutikako modalitatean lehen sailkatua izan da Solabarrieta, 581...
Valentzian (Herrialde Katalanak) aritu da asteburuan, eta pozik itzuli da bertatik. Zutikako modalitatean lehen sailkatua izan da Solabarrieta, 581 puntu eskuratuta.
Etzandakoan, berriz, beste tiratzaile nafar bategaz 599 puntura berdinduta geratu da, eta ez dute jakin bietako nor izan den aurrerago sailkatu dena, epaileak oraindik ez dituelako txapelketako emaitza ofizialak argitaratu.
Solabarrieta Espainiako Txapelketagaz pentsatzen hasita dago, eta bien bitartean, beste txapelketaren baterako deirik jasoko ez balu, txapelketa hori ondo prestatzea izango luke lehen helburua.