Mutrikuko Udalak egun hauetan hainbat kale eta bide
asfaltatzeko lanak egingo ditu, bai autoentzako bidea hobetzeko eta baita herritarren segurtasuna areagotzeko ere.
Urriaren 16an eta 17an, datorren asteko astelehenean eta martitzenean,
Mikel Deuna eta Gaztañeta Almirantea kaleetako hainbat zatitan asfaltatze lanak egingo dituzte, eta horregatik, bi egun horietan ezin izango da kale horietan autorik aparkatu, eta zirkulazio mozketak ere izango dira. Udalak kale horietako etxebizitzen atarietan eta autoetan jarri duen oharraren arabera, kalean ezingo da autorik egon aparkatuta
urriaren 16ko 08:00etarako
Mikel Deuna kalean,
egoitzaren aurrealde guztia asfaltatuko dutela jakinarazi du Ion Gambra Mutrikuko Udaleko Gobernazio zinegotziak, zaborren edukiontziak dauden lekutik hasi eta futbol zelaiko etxeetako garajeetarako sarreraraino hain zuzen. Horretaz gain, futbol zelaiaren pareko etxeen bukaeratik errepidera doan aldapa ere asfaltatuko dute.
Mutrikuko egoitzaren aurrealdea da konponduko duten zatietako bat.
Gaztañeta Almirantea kalean berriz, Gaztañeta parkeko sarreratik hasi eta ikastola atzeko ur biltegiaren ondoan dauden zaborren edukiontzietaraino hainbat bide zati asfaltatuko dira. Horregatik, urriaren 16an eta 17an
ibilgailuen zirkulazioarentzat itxita egongo da kale hori ere, eta
ezingo da aparkatu eremu horretan. Nabarmendu dutenez, janari dendaren aurrealdean dagoen
aparkaleku handia erabili ahal izango dute herritarrek, baina gogorarazi dute alde batera edo bestera eduki ditzakeela
sarrera eta irteera, momentu horretan lanean dauden eremuaren arabera.
Udalak gogorarazi du,
ikastola, institutua eta kiroldegia dauden lekuan egonda, balitekeela arazoren bat sortzea, baina azpimarratu dute lanek dirauten bi egunetan erabiltzaileak beste aldetik igaro beharko direla, hau da,
Jose Mari Ezeiza kaletik edo Olatz bidetik.