Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Lau ekintza egingo dituzte Kepa Arronategi presoari elkartasuna adierazteko

20 urte preso daramatzan gernikarraren egoera salatu eta babesa erakutsiko diote. Gaur hasi eta barikua bitarte, kontzertuak, manifestazioa, bertso bazkaria eta mahai ingurua egingo dituzte20 urte dira Kepa Arronategi gernikarra Bilbon preso hartu zute...

Izaro Mendieta
Lea-Artibai eta Mutriku
2017/10/11

20 urte preso daramatzan gernikarraren egoera salatu eta babesa erakutsiko diote. Gaur hasi eta barikua bitarte, kontzertuak, manifestazioa, bertso bazkaria eta mahai ingurua egingo dituzte

20 urte dira Kepa Arronategi gernikarra Bilbon preso hartu zutenetik. Ia urte guztiak Andaluzian eman ditu, Euskal Herritik 1.000 bat kilometrotara dagoen espetxean. Hala, Gernika-Lumotik Almeriara bidean, elkartasuna adierazi nahi diote, lagunartean antolatutako ekimenaren bidez.

20 urte zu barik, 20 urte zugaz! lelopean, hiru eguneko egitaraua antolatu dute, preso hartu zutela 20 urte igaro direla gogorarazteko. Gaur emango diote hasiera egitarauari. Astran bilduta, Igor Arzuaga, Gatibu, Ken Zazpi eta DJ Elepuntoren musikagaz gozatzeko aukera eskainiko dute, 20:30ean hasita.

Bihar ere leku berean batzeko deia egingo dute. Orduan, baina, bertso-bazkaria egingo dute Uxue Alberdi eta Unai Muñoaren konpainian. Arratsaldea mahai inguruan igarotzeko gonbitea egin dute, euskal preso ohiekin batera.

Barikuan, kalera atera eta manifestazioa egingo dute. Mobilizazio hori, baina, «berezia» izango dela aurreratu dute. Batukada ere bertan izango da.

«Gauzak ez dira aldatzen, eta egoerak berdin jarraitzen du», salatu dute presoaren ingurukoek. Egoera ikusita, beraz, hiru egun horiek presoen egoera salatzeko erabiliko dituzte, baina, era berean, senide, lagun zein herritar duten Arronategiri elkartasuna adierazteko ere baliatuko dituzte.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.