Lau ekintza egingo dituzte Kepa Arronategi presoari elkartasuna adierazteko
20 urte preso daramatzan gernikarraren egoera salatu eta babesa erakutsiko diote. Gaur hasi eta barikua bitarte, kontzertuak, manifestazioa, bertso bazkaria eta mahai ingurua egingo dituzte20 urte dira Kepa Arronategi gernikarra Bilbon preso hartu zute...
20 urte preso daramatzan gernikarraren egoera salatu eta babesa erakutsiko diote. Gaur hasi eta barikua bitarte, kontzertuak, manifestazioa, bertso bazkaria eta mahai ingurua egingo dituzte
20 urte dira Kepa Arronategi gernikarra Bilbon preso hartu zutenetik. Ia urte guztiak Andaluzian eman ditu, Euskal Herritik 1.000 bat kilometrotara dagoen espetxean. Hala, Gernika-Lumotik Almeriara bidean, elkartasuna adierazi nahi diote, lagunartean antolatutako ekimenaren bidez.20 urte zu barik, 20 urte zugaz! lelopean, hiru eguneko egitaraua antolatu dute, preso hartu zutela 20 urte igaro direla gogorarazteko. Gaur emango diote hasiera egitarauari. Astran bilduta, Igor Arzuaga, Gatibu, Ken Zazpi eta DJ Elepuntoren musikagaz gozatzeko aukera eskainiko dute, 20:30ean hasita.
Bihar ere leku berean batzeko deia egingo dute. Orduan, baina, bertso-bazkaria egingo dute Uxue Alberdi eta Unai Muñoaren konpainian. Arratsaldea mahai inguruan igarotzeko gonbitea egin dute, euskal preso ohiekin batera.
Barikuan, kalera atera eta manifestazioa egingo dute. Mobilizazio hori, baina, «berezia» izango dela aurreratu dute. Batukada ere bertan izango da.
«Gauzak ez dira aldatzen, eta egoerak berdin jarraitzen du», salatu dute presoaren ingurukoek. Egoera ikusita, beraz, hiru egun horiek presoen egoera salatzeko erabiliko dituzte, baina, era berean, senide, lagun zein herritar duten Arronategiri elkartasuna adierazteko ere baliatuko dituzte.