Ondarroan guraso eta hezitzaileentzako eskolak antolatu dituzte
0-10 urte bitartekoen eta nerabeen guraso eta hezitzaileei zuzenduta daude eskolak. Atzo eman zuten lehen eskola Etxelila Emakumin Topalekuan. Haurtzaindegi zerbitzua egongo daGuraso eta hezitzaileei zuzendutako eskolak antolatu ditu Ondarroako Udaleko...
0-10 urte bitartekoen eta nerabeen guraso eta hezitzaileei zuzenduta daude eskolak. Atzo eman zuten lehen eskola Etxelila Emakumin Topalekuan. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da
Guraso eta hezitzaileei zuzendutako eskolak antolatu ditu Ondarroako Udaleko Hezkuntza Batzordeak. Bi adin tartetan banatutako txiki eta gazteei buruzko hitzaldiak eskainiko dituzte. Lehenengo adin tartea 0-10 urte bitarteko umeak dira, eta bigarrena, berriz, nerabeak.Lehenengoari dagokionez, atzo hasi ziren guraso eskolak, eta azaroaren 14an eta abenduaren 5ean edukiko dute jarraipena. 2018ko apiriletik aurrera ere beste hiru eskola emango dituzte: apirilaren 10ean, maiatzaren 8an eta ekainaren 5ean izango dira horiek.
Nerabeen gaiak lantzeko eskolak, aldiz, 2018an izango dira, urtarrilaren 9an, otsailaren 6an eta 20an eta martxoaren 6an, hain zuzen.
Eskolak emango dituztenak Nerea Mendizabal psikopedagoga eta gizarte hezitzailea eta Ondarroako Udaleko Hezkidetza programako hezitzaileak izango dira. Eskola guztiek bi orduko iraupena edukiko dute, 17:30ean hasi eta 19:30era, eta Etxelila Emakumin Topalekuan emango dira.
Antolatzaileek nabarmendu dute, eskolek dirauten bitartean haurtzaindegi zerbitzua egongo dela.
Izen ematea
Izena Ondarroako udaletxean eman behar da, eta hiru hilabeteko bakoitzeko 5 euro ordaindu beharko dira. Izena ematera bertaratu ezin dutenek 94-683 36 76 telefonora deituta edo aetxaburu@ondarroa.eus helbidera idatzita ere eman dezakete izena.
Iaz antolatu zituen Ondarroako Udalak lehen aldiz Guraso Eskolak, herritarrek eta guraso elkarteek egindako eskariak bideratzeko helburuagaz, eta eragin zuten interesa ikusita, aurten ere antolatzea erabaki du hezkuntza batzordeak.