Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Itxi egingo dute hegaluzearen kanpaina, kupoa bete dutelako

Mikel Santiso
Ondarroa
2017/10/12
Bihar [urriak 13] itxiko dute seguru asko Kantauri itsasoan hegaluzea arrantzatzeko kanpaina, ezarritako 14 milioi kiloko muga igaro ostean. “Nahiko pozik” daude arrantzaleak, kanpaina ondo joan dela iritzita. Kofradietan egindako prezioa ere “polita” izan dela adierazi dute, eta arrantzua ere ondo joan denez kanpaina ondo joan dela diote. Ekainean eta uztailean ikusi zen arrantzaleen ustez kanpaina ona izan zitekeela, hegaluze asko eta kostaldetik hurbil zegoelako. Horrek, denbora aurreztea eta kostuak murriztea ahalbidetu zien ontzien jabeei, arinago arrantzatu eta arinago porturatzen zutelako hegaluzea. Abuztua eta iraila ere “positiboak” izan direla aitortu dute Ondarroako zenbait arrantzalek. Iragan astean, Espainiako Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak bihartik aurrera hegaluze kanpaina amaitutzat emango zuela ohartarazi zuen. Horrek esan nahi du ontziek soilik kanpaina amaitu baino lehen ontzian dauzkaten piezak lehorreratu ditzaketela. Espainiako Arrantzaren Antolakuntzarako Zuzendaritza Nagusiaren kalkuluen arabera, biharko beteko da kuotaren %100, hau da, 14.196.452 kilo. Iragan astean zenbatutako ehunekoa 90,73an ezarri zuten.
Hegaluzeak Ondarroako kofradian

Hegaluzea Ondarroako Kalare Deuna kofradian.

Hegaluzearen kanpaina urriko azken astera arte luzatu izan da normalean, baina aurten urriko lehen hamabostaldirako amaitu behar izatea kanpaina ondo joan izanaren seinalea da. Baina euskal arrantzaleek gogoan daukate iaz adibidez urriaren 5ean itxi zuela hegaluzearen kanpaina Espainiako Gobernuak, hemengo ontziei zegokien kuota osoaren 1.200 tona Frantziari saldu zizkiolako.
Ondarroako portuan bai lehorreratu dituzte hegaluzeak ontzi pelagikoek, moilara hurbildutako herritarren kexen aurrean.
Hegaluze kiloak 4 euroko bataz bestekoa egin du Kantauri itsasoko portuetan, gutxi gorabehera. Horri hegaluzea gertuago zegoelako erregaitan aurreztutako dirua eta kontserba lantegiek hegaluzea erosteko erakutsi duten interesa gehituz gero, ekonomikoki aspaldiko kanpainarik onena izan dela aitortu dute zenbait arrantzalek. Pelagikoak. Arrantzua ondo joan den arren, ontzi pelagiko irlandar eta frantziarrek kezka handia sortu dute euskal portuetan. Eusko Jaurlaritzak debekatu egin zien duela bi aste ontzi irlandar horiei euren arrantzua euskal portuetan lehorreratzea, herrialde horretako kuotaren kontsumoa zein portzentaietan zegoen zehatz jakin arte, baina aste honetan esaterako, Ondarroako portuan bai lehorreratu dituzte hegaluzeak ontzi hauek, moilara hurbildutako herritarren kexen aurrean.
Ontzi pelagiko irlandar bat Ondarroako portuan.

Ontzi pelagiko irlandar bat Ondarroako portuan.

Euskal arrantzaleek irlandarrei egozten diete hegaluzea harrapatzera doazenean euren ibilbideak jarraitzen dituztela itsasoan, eta hara iritsitakoan euren sare handiekin inguruan dagoen guztia arrantzatu eta bien bitartean hondatzen dutela. Gainera, arrantzu hauek sarritan kostaldetik 12 milia baino hurbilago daudenean egiten dituzte, hau da, estatu espainiarreko uretan. Arrantzaleak kexu ziren atzo Ondarroako portuan: “ezin daiteke irlandarrei arrantzatzen utzi eta gure kuota amaituta dagoela esan, beraiena gurea baino askoz txikiagoa denean”. Orain sardinatara Hegaluzearen kanpaina itxita, orain sardina arrantzatzera abiatuko dira euskal arrantzaleak. Espainiako Gobernuak iragan irailaren 25ean zabaldu zuen berriz ere sardina arrantzatzeko aukera. 10 egun lehenago itxi egin zuen abuztuko eta iraileko sardina kuota betea zegoela iritzita. Aurreikuspenen arabera, kanpaina berriz ere urriaren 1ean zabaldu behar zuen Gobernuak, baina arrantzaleek data hau aurreratzea eskatu zuten, prezioek zeukaten bilakaera ona aprobetxatzeko. Horren aurrean, sardina kuota murriztea adostu zuten, eta beraz, astero ontzi bakoitzak sardina tona bat arrantzatu ahalko du kanpaina itxi bitartean. Hasiak daude dagoeneko sardina porturatzen Ondarroan.
Sardina porturatzen Ondarroan.

Sardina porturatzen Ondarroan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.