Leire Bilbao idazle ondarrutarrak Euskadi Literatura Saria irabazi du
Bilbao Euskarazko Haur eta Gazte Literatura atalean izan da irabazlea, Xomorropoemak eta beste piztia batzuk lanagaz. Azaroaren 13an banatuko dituzte sariak, zazpi modalitatetan MIKEL SANTISOLeire Bilbao idazleak Euskadi Literatura Sarietako bat irabaz...
Bilbao Euskarazko Haur eta Gazte Literatura atalean izan da irabazlea, Xomorropoemak eta beste piztia batzuk lanagaz. Azaroaren 13an banatuko dituzte sariak, zazpi modalitatetan MIKEL SANTISO
Leire Bilbao idazleak Euskadi Literatura Sarietako bat irabazi du. Euskarazko Haur eta Gazte Literatura atalean nagusitu da, Xomorropoemak eta beste piztia batzuk lanagaz. Maite Mutuberriarenak dira ilustrazioak.Azaroaren 13an banatuko dira sariak zazpi modalitateetan. Garaikurra berariaz Jose Ibarrola Bellidok egindako Liburu Nabigatzaile eskulturaren ale zenbatua izango da. Horrez gain, saridun bakoitzak 18.000 euro jasoko ditu, eta beste 4.000 euro eskuratuko lituzke beste hizkuntza batean argiratuko balitz.
Beste sarituak Ander Izagirre gaztelaniako saiakeran (Potosi), Mikel Valverde ilustrazioan (Versos de deportes) eta Matias Mugika euskarazko literatura itzulpenean (François Villonen Testamentua) izan dira. Eta aurretik jakitera emanda zituzten hiru sarituak ondorengoak dira: euskarazko literaturan Asier Serrano (Linbotarrak), gaztelaniakoan Fernando Aranburu (Patria) eta euskarazko saiakeran Arantza Urretabizkaia (Bidean ikasia).