Aizkora finala jokatuko du Ugaitz Mugertzak
Lehen Mailako Aizkora Txapelketaren finalaren atarian dago Ugaitz Mugertza. Domekan daukate hitzordua une honetan Euskal Herriko sei aizkolari onenak direnek, Josean Gasca kiroldegian, 18:00etan. 30 urteren ostean, Donostian jokatuko da berriz ere lehe...
Mugertzaren aurkariak Iker Vicente nafarra, Mikel Larrañaga, Joseba Otaegi eta Iñaki Azurmendi gipuzkoarrak eta finala irabazteko faborito nagusia den Aitzol Atutxa bizkaitarra izango dira. Abadiñon irailaren 16an jokatutako kanporaketan lortu zuten sailkapena, hain zuzen ere, sei aizkolariek.
Lanak
Kirolari bakoitzak hamabi pago enbor, lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta lau oinbiko moztu beharko ditu Donostian.
Aitzol Atutxa dimarra jarraian laugarren txapela irabazten saiatuko da, azken hiru urteetan berak lortu baitu txapela janztea.
Mutrikuarrak eguaztenean Donostian egindako prentsaurrekoan azaldu zuenez, «lan on bat egin eta ahalik-eta emaitzarik onena lortzen» ahaleginduko da. Eta final baterako ohiko ordutegia ez bada ere, antolatzaileek jende asko hurbiltzea espero dute Gascara, eta aizkolariek ere uste dute ordutegi hori ez dela arazo bilakatuko eurentzat.