Asier Illarramendik debut ofiziala egin du Espainiako selekzio nagusiarekin
Lehen partidu ofiziala jokatzeaz gain, berak sartu zuen garaipenaren gola azken minutuetan. Aurretik, Kolonbiaren aurkako lagunarteko partidua jokatu zuen mutrikuarrakEspainiako selekzio nagusiarekin debuta egin zuen astelehenean Asier Illarramendi jok...
Lehen partidu ofiziala jokatzeaz gain, berak sartu zuen garaipenaren gola azken minutuetan. Aurretik, Kolonbiaren aurkako lagunarteko partidua jokatu zuen mutrikuarrak
Espainiako selekzio nagusiarekin debuta egin zuen astelehenean Asier Illarramendi jokalari mutrikuarrak.Israelen aurkako partiduan egin zuen debut ofiziala astelehenean, 2018ko Errusiako Munduko Koparako sailkapen partiduan. Ez zen edonolako debuta izan; izan ere, partidua amaitzeko gutxi falta zela, area ertzetik jaurtiketa eder baten ostean Espainiari garaipena eta 3 puntuak eman zizkion gola sartu zuen; horri esker, 0-1 irabazi zuten. «Pozik nago gola sartzeaz, eta are gehiago gol horrekin taldeak irabaztea lortzeaz», adierazi zuen partiduaren ostean.
2018ko Errusiako Munduko Kopara joateko aukerak dauzka mutrikuarrak, baina partidua amaitu zenean aitortu zuen bezala badaki zaila izango dela: «Jokalari asko gaude Errusiara joateko aukerekin, eta 23 aukeratuen artean egotea zaila izango den arren, horretan saiatuko naiz».
Illarramendik aurten sartzen duen hirugarren gola izan zen astelehenekoa; Riazorren sartu zituen beste bi golak, Real Sociedadegaz.
Asteleheneko partidua ez da izan Espainiarekin jokatu duen bakarra; Kolonbiaren aurkako lagunartekoa ere jokatu zuen.
Kepa Arrizabalaga
Atezain ondarrutarraren debutak itxaron egin beharko du. Espainiako selekzioa Israeleko partidua jokatu baino lehen sailkatuta egoteak, Arrizabalagari debuta egiteko ateak zabaldu zizkion, baina Julen Lopetegi hautatzaileak Reina atezaina zelairatzea erabaki zuen. Kepa izan da bi neurketetan minutu bakar bat ere jokatu ez duen bi jokalarietako bat.
Bien bitartean, airean jarraitzen du ondarrutarraren kontratu berritzeak Athletic Clubegaz. 2018an amaituko du kontratua, eta jokalariak lasai dagoela eta negoziaketa beraren eta taldearen arteko kontu pribatua dela esan du behin baino gehiagotan.