Bisore optikotik aretoko hormara
Photoka Saria lehiaketara aurkeztu dituzten lanak erakusketan bildu dituzte. Bigarrenez antolatu dute lehiaketa, eta argazkiak urriaren 20a bitartean egongo dira ikusgai Gernika-Lumoko Kultur Etxean.Gernikako II. Argazki Lehiaketak baditu irabazleak, e...
Photoka Saria lehiaketara aurkeztu dituzten lanak erakusketan bildu dituzte. Bigarrenez antolatu dute lehiaketa, eta argazkiak urriaren 20a bitartean egongo dira ikusgai Gernika-Lumoko Kultur Etxean.
Gernikako II. Argazki Lehiaketak baditu irabazleak, eta saritutako lanek badute erakusteko tokia, lehiaketara aurkeztu dituzten beste hainbat lanekin batera. Gernika-Lumoko Kultur Etxeko erakusketa aretoan zintzilikatu dituzte paisaiak, aurpegiak, leku esanguratsuak, puntista profesionalak eta beste hainbat gauza erakusten dituzten argazkiak.Euskal Herriko zein Espainiako argazkilariek parte hartu dute Photoka Gernikako argazkilaritza elkarteak antolatu duen lehiaketan, eta gehienek argazki bat baino gehiago aurkeztu dituzte lehiaketara. Gai librean edo Urdaibai oinarri hartuta egin behar izan dituzte erretratuak, eta atal bakoitzean hiruna sari eman ditu Photokak.
Photoka Saria lehiaketaren bigarren aldi honetan ere argazkilaritzan adituak direnek osatu dute epaimahaia, eta sei sari banatu dituzte. Irailaren 23an batu eta hartu zuten erabakia epaimahaikideek.
Gai librean, kasurako, etxean geratu da sari nagusia. Izan ere, Aitor Arana Arruti gernikarraren Egia bere begietan lana saritu du epaimahaiak.
Bigarren saria ere Gernikan bertan geratu da, Fernando Gorostizaren Altxor muzina saritu baitu epaimahaiak. Hirugarrena, berriz, Kataluniara eraman dute. Banyoleseko (Girona) Miquel Planells-en Tras la ventana argazkiarentzat izan da.
Sariak Busturialdean
Gai librean ez ezik, Urdaibai gaitzat hartuta ere argazkiak egin dituzte lehiaketako parte hartzaileek. Kategoria horretan ere sariak banatu dituzte, eta potoloena Bermeora joan da. Izan ere, Iker Pardoren La Comunidad argazkiak irabazi ddu lehenengo saria.
Bigarren eta hirugarren sariak ere Busturialdean geratu dira; Foruan bigarrena eta Gernika-Lumon hirugarrena, zehatz esanda. Pantalan al sol izeneko argazkiak hartu du bigarren saria, Foruko IƱaki Unamunok eginikoa. Hirugarrena Eneko Ibarguengoitia gernikarraren Ispilua lanari eman diote.
Lehiaketara aurkeztutako lanak erakusketan bildu, eta urriaren 20a bitartean ikusi ahal izango dira.