Zapatuan jokatu zen Armintzan Bizkaiko Sukalki Txapelketa. Harategia Baserri izeneko kazolagaz, Xabier Bilbao eta Jabier Fernandez bermeotarrek jaso zuten bigarren saria. Zilarrezko kazola eta 300 euro jaso zituzten. Lehenengo saria Mungiako kuadrilla ...
Zapatuan jokatu zen Armintzan Bizkaiko Sukalki Txapelketa.
Harategia Baserri izeneko kazolagaz, Xabier Bilbao eta Jabier Fernandez bermeotarrek jaso zuten bigarren saria. Zilarrezko kazola eta 300 euro jaso zituzten. Lehenengo saria Mungiako kuadrilla batek irabazi zuen, eta hirugarren saria Gamiz-Fikara joan zen. Txapelketara Bizkaiko onenak aurkezten direla esan du Bizkaiko txapeldunordeak. Aurten, 38 parte hartzaile egon dira, eta maila «oso altua» egon dela nabarmendu du. «Parte hartzaileek 300 eta 400 euro artean gastatzen dituzte. Guk, oraingoan, 250 euro gastatu ditugu», esan du Bilbaok.