Egoitz Kotoren senideek ezustekoa izan dute errepidean
Egoitz Koto mundakar-udatiar euskal preso politikoaren senideek errepidean ezustekoa izan dutela salatu du Etxerat-ek. Aipatu ezustekoa barikuan gertatu zela esan dute, Burgos (Espainia) aldean.Kotoren bikotea, haien alaba eta beste bi senide Granadako...
Kotoren bikotea, haien alaba eta beste bi senide Granadako (Andaluzia, Espainia) espetxerako bidean (780 km) zihoazela, gurpila lehertu zitzaien. «Zorionez, ez zuten gainontzeko minik hartu, eta autoa garaje batean utzi ondoren, beste auto batean bidaia jarraitu ahal izan zuten», Etxerat elkarteak jakinarazi duen arabera.
«Horrelako adibideak eta larriagoak izan daitezkenak senide eta lagunen asteroko ogi gordina dira», diote, eta dispertsio politikaren ondorioz, beraien bizitza arriskuan jarri, kilometro amaiezinak betetzera behartuak izan, eta, desgaste ekonomiko, humano eta familiarra izatera kondenatuak dira sistematikoki, eta amaitu beharra dagoela gaineratu du.
Barikurako deia
Sakabanaketa politikagaz amaitzeko urratsak eman asmoz, barikuan, hilaren 20an, Gernika-Lumoko Merkurion Sarek burutuko duen GERNIKA 0KM ekitaldian parte hartzera gonbidatu dituzte herritar guztiak; 19:30ean jarri dute ordua, «Egoitzen senideek eta beste inorenek sakabanaketaren ondorioz kilometro bat gehiago egin ez dezaten».