Urritik azarora bitartean batuko dira auzoetako bizilagunekin. Horrela, beste behin lekuan lekuko arazoez berba egin, udalari buruzko informazio orokorra eman, eta auzo bakoitzeko bizilagunen proposamen zein ekarpenak jasoko dituzte.
Zapatuan (urriak 21) Ganbe eta Gerrikaitz auzoetan dituzte hitzorduak. 12:30ean Ganbeko Eskolan egingo dute batzarra, eta 17:30ean, ostera, Gerrikaitzeko Bengolan batuko dira.
Hurrengo zapatuan (urriak 28) Totorika, Gerrika eta Urionako bizilagunekin batzartuko dira, eta azaroaren 4an Aldakan eta BerreƱon egingo dituzte batzarrak.
Munitibar Arbatzegi Gerrikaitz-ko Udala
2015ean hasi zen auzorik auzo herritarrekin batzartzen, udala “hurragoko egiteko” eta auzoekin “hartu-emana sendotzeko”.
Munitibarko Udal ordezkariek martxoan martxan ipinitako
Zeuaz egitasmoaren barruan sartu dute auzo batzarren dinamika. Izan ere, Zeuaz egitasmoaren helburua udalerriko hainbat gairi buruzko herritarren parte hartzea bultzatzea da. “Auzo batzarrak herritarren parte-hartze aktiboa bultzatzeko egitasmoaren barruan sartzea erabaki dugu. Halaber, Zeuaz egitasmoaren txapelpean egin dira 2017ko aurrekontuen aurkezpena, espazio berdeen edo gazteen aisialdi beharrezi buruzko eztabaida saioak”.
2015ean egin zituzten lehenengoz auzo batzarrak. Irudian, Arkaitz Goikoetxea Ganbe auzoko bizilagunekin.
Argazkia: Munitibarko Udala.
AUZO BATZARREN EGUTEGIA:
- Urriak 21 (zapatua): Ganbeko eskolan, 12:30ean.
- Urriak 21 (zapatua): Gerrikaitzeko Bengolan, 17:30ean.
- Urriak 28 (zapatua): Totorikako frontoi ondoan, 12:30ean.
- Urriak 28 (zapatua): Gerrika eta Urionako auzotarrekin Santa Luzia ermitan, 17:30ean.
- Azaroak 4 (zapatua): Aldakako Santiago ermitan, 12:30ean.
- Azaroak 4 (zapatua): BerreƱoko autobus geltokian, 17:30ean.