Zapatuan goizean goiz zuten hitzordua jarrita aurtengo Ziklista Gernikesa Elkartearen eguna ospatzeko, Gernika-Lumoko Lorategieta auzoan. Talde argazkia atera zuten lehenengo, eta zikloturismo ibilaldia hasi zuten ondoren. 20 bat lagun bildu ziren Oles...
Zapatuan goizean goiz zuten hitzordua jarrita aurtengo Ziklista Gernikesa Elkartearen eguna ospatzeko, Gernika-Lumoko Lorategieta auzoan. Talde argazkia atera zuten lehenengo, eta zikloturismo ibilaldia hasi zuten ondoren. 20 bat lagun bildu ziren Oleskon hasi eta Gernikan bukatu zuten ibilbidea burutzeko. Guztira, 65 bat kilometro egin zituzten txirrinda gainean, eta Laida, Laga, Natxitua, Ispaster, Lekeitio eta Munitibarretik igaro ostean ailegatu ziren berriro Gernikara. Txirrindulariek elkarregaz jarraitu zuten eguerdi eta arratsalde partean ere, bazkaria jateko ordua baitzeukaten. Hala, Urrutxuko erretegian (Muxika) 23 lagun elkartu ziren, bazkaritan.