Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
AisiaKirola

555 bat pertsonak aurrez izena eman dute Aulestiko XII. Ermitarik Ermita mendi martxan

Aintzina Monasterio
Aulesti
2017/10/18
Zapatuan (urriak 21) egingo dute mendi martxa, eta aurten martxaren egunean bertan izena emateko aukera eman dute. Zapatuan izena ematen dutenek baina, ez dute kamiseta oroigarria jasotzea ziurtatuta. Hain zuzen, urtero moduan mendi martxa amaieran kamiseta oroigarriak banatuko dituzte plazan, eta kopaua egongo da parte hartzaile guztientzat. Kopauan parte hartzeko eskumuturrekoa erakustea beharrezkoa izango da. Era berean, urtero legez, mendi martxa hasi aurretik, tabernak zabalik egongo dira parte hartzaileek gosaldu ahal izateko. 25 kilometro izango ditu ibilbide osoak, eta laburrak, ostera, 10 kilometro. Halaber, 29 kilometroko ibilbidea ere prestatu dute. Baina, jakitera eman dutenez, eguraldiaren arabera erabakiko dute Ilunzarrerainoko ibilbide hori egin ala ez. 08:00etan herriko plazatik irtengo dira ibilbide osoko zein bereziko parte hartzaileak. 25 kilometroko martxa bost ordu eta erdian egin ohi dute. Berezia burutzeko, berriz, ordubete bat gehiago behar da. Bestalde, 10 kilometroko ibilaldia egiteko 10:30ean irtengo dira parketik. Hiru bat ordutan amaitzeko ibilbidea denez, umeekin doazen familientzat aproposa da. Ibilbidean hiru hornidura gune izango dituzte indarberritzeko: Urregaraiko zelaian, Garatxagan eta Lekerikan. Beste alde batetik, martxa amaitzean gura duenak dutxatzeko aukera izango du. Antolatzaileek pare bat zehaztapen egin dituzte: mendi martxara ezin da txakurrik eroan, eta ibilbidean zehar zein hornidura guneetan hondakinak zakarrontzietara botatzeko eskatu dute. IBILBIDEAK:
  • Osoa (25km). Aulestiko plaza-San Anton-Goierri-Urregarai-Malats-Zubero-Urriola-Murelaga-Garatxaga-Lekerika-Narea-Aulestiko plaza.
  • Berezia (29km). Aulestiko plaza-San Anton-Goierri-Urregarai-Malats-Zubero-Urriola-Murelaga-Garatxaga-Lekerika-Ilunzar-Narea-Aulestiko plaza.
  • Laburra (10km). Parkea-Murelaga-Garatxaga-Lekerika-Narea-Aulestiko plaza.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.