Diskaren izenburua zein izango den esan ez badute ere,
diskoa zazpi kantaz osatuta egongo dela aurreratu dute. Abestiak Amorotoko
Musikorta estudioan grabatu zituzten asteburuan. Urtarrilean jarraituko dute grabaketekin Xabi Navarro
Jota teknikariagaz batera, eta 2018ko udaberrirako prest edukiko dutela azaldu dute. Horretaz gain,
Azalera taldeak abenduaren 2an eskeiniko du lehen kontzertua Ondarroan, Txilixoka musika kolektiboaren egunean.
Azalera taldeko kideak Musikorta estudioan grabatzen. Argazkia: Azalera
Aurreko urtean Arkaitz Horrillok taldea utzi eta gero, bateria jotzailearen bila ibili ziren taldeko kideak. Gaur egun Lorea Zulaika (ahotsa), Beñat Bidegain (gitarra), Jon Lasarte (baxua) eta Urki Gojenola (bateria) dira Azalera osatzen duten musikariak.
Taldearen ibilbidea. Kontzertu akustikoak eman dituzte, Bilboko Biba kulturgunean eta Markin-Xemeingo Uhagonen. Markina-Xemeingo kontzertuan, esaterako, Izaro abeslariagaz elkarbanatu zuten eszenatokia, eta Azalera taldeak aukera baliatu zuen haien lana finantzatzeko eta ezagutzera emateko.