Mendexako auzoetatik ibilaldia egingo dute domekan
Beste urte batez, Mendexako Kuku Habixa Kultur Elkarteko antolatu du Mendexa-Mendexa ibilaldia.
Iaz egin ez bazuten ere, 9-10 urte daramatzate auzo guztiak batzen dituen ibilaldia egiten, eta sorrerako helburu berari eusten dio; herritarrak elkartzea. “Batik bat mendexarrei zuzenduta dago, baina noski inguruko herritarrak ere etorri daitezke”. Beraz, goiz pasa mendi martxan egiteko gogoa duen edonor hurbildu daiteke zapatuan Mendexara.
08:30ean Eleizaldeko taberna ondotik aterako dira, eta lau bat orduko ibilaldia izango dela jakitera eman dute. Hala ere, ibilbide osoa egin gura ez dutenek, 10:30ak aldera Iturreta auzora hurreratu, eta gainontzekoekin bat egiteko aukera izango dute.
Ibilbide amaieran parte hartzaileak Goi Alde Elkartean elkartuko dira, bertan hamaiketakoa zain izango baitute.