Urte luzez Mutrikuko
nekazaritza sektorean dihardutenen eskaria betetzea izan da hitzarmenaren helburua. Nekazariek ez zeukaten euren gaiak landu eta biltzeko tokirik, eta beharrizan hori are gehiago nabarmendu da
MUBAE elkartearen sorrerarekin. Elkarte honen
helburuak baserriko jarduerak bultzatu eta garatzea, baserritarren arteko harremanak indartzea eta baserritar eta erakundeen arteko harremanak sustatzea dira, eta guzti hori gauzatu ahal izateko
biltoki baten beharra zeukatela adierazi dute.
2015eko abenduaren 16an Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Mutrikuko Udalaren arteko l
ankidetza hitzarmen baten baitan,
‘Mutriku 2020 garapen jasangarria’ izeneko programan herriko nekazaritza eta landa eremua indartzeko eta landa eremuko auzo dinamikak indartzeko lokal bat egokitu zuen Udalak.
Alkatea eta MUBAEko presidentea hitzarmena sinatzen. Argazkia: Mutrikuko Udala
Beharrizan hau asetzeko asmoarekin, iaz eta aurten Mutrikuko Udalak
Ondabarro futbol zelaia izandako lurretan dagoen eraikuntza eraberritu du,
Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, MUBAE elkarteak bilerak egiteko leku bat izan dezan batetik eta luzera begira udalaren eta baserri munduaren arteko
harremanak indartzeko bestetik.
Atzo eguerdian [urriak 17] sinatu zuten hitzarmena udaletxean
Joxe Angel Lizardi alkateak eta MUBAE elkarteko presidente Jose Mari Kalzakortak. Hitzarmenean sinatu zutenaren arabera, erabilera-lagapena
10 urterako izango da, eta hitzarmena urtez- urte berrituko da automatikoki bi aldeek aurkakorik esaten ez badute. Udalak nabarmendu nahi izan zuen lagapenaren barruan soilik lokalaren erabilera dagoela, eta
ez alboko lur eremuarena.