Jon Azpillaga omenduko dute asteburuan Urepelen
Jon Azpillaga bertsolariari omenaldia egingo diote asteburu honetan Urepelen, Xalbador Egunen barruan.Berriatuan,Ondarroan eta Mutrikun bizi izan zen bertsolaria aurtengo otsailean zendu zen, 81 urterekin, eta Xalbador bere lagun min eta bertsolariaren...
Berriatuan,Ondarroan eta Mutrikun bizi izan zen bertsolaria aurtengo otsailean zendu zen, 81 urterekin, eta Xalbador bere lagun min eta bertsolariaren urteroko omenaldian aurten bere aitortza ere jasoko du Azpillagak. Egun biko jaia ospatuko dute Urepelen, bihar eta domekan. Domeka goizean, Jose Mari Iriondo kazetari eta Deiadar elkarteko kideak Jon Azpillagaren bizitzaren inguruko berbaldia eskainiko du Urepeleko eskolan. Hainbat bertsolari batuko dira Urepelen domekan Xalbador eta Jon Azpillaga omentzeko: Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Joan Jose Eizmendi Loidisaletxe eta Jose Luis Gorrotxategi besteak.
Bestalde, domekan 13:00ean egingo duten herri kirol saioan Mutrikuko taldeak parte hartuko du; Donazaharreko taldearen aurka lehiatuko dira sokatiran, segan, organ eta lasto altxatzean.