Zumba jaialdi solidarioa egingo dute domekan kiroldegian
Angelman sindromea dutenen elkarterako izango da batutako dirua. Jende asko biltzea espero dute antolatzaileek, aurreko urteetan egin duten bezala. Sarrerak salgai daudeDomekan egingo dute Angelman sindromea daukatenen aldeko elkartasun jaialdia Mutrik...
Angelman sindromea dutenen elkarterako izango da batutako dirua. Jende asko biltzea espero dute antolatzaileek, aurreko urteetan egin duten bezala. Sarrerak salgai daude
Domekan egingo dute Angelman sindromea daukatenen aldeko elkartasun jaialdia Mutrikuko kiroldegian. 11:00etan hasiko dira zumba klaseekin Unai eta Iraitz Centeno mutrikuarrak. Beraiek dira Mutrikuko Udalarekin batera ‘masterclassa’ antolatu dutenak.11:00etan haurrentzako zumba hasiko da, 20 minutuz. Horren atzetik, eta bi orduz, helduen txanda izango da. 13:30eraino edukiko dute gelditu gabe dantzan egiteko aukera.
Nagusien sarrerak 10 eurokoak dira, haurrenak 5 eurokoak eta ikusleenak berriz 2 eurokoak. Sarrerak, Maneiro mertzerian eta Mutrikuko kiroldegian daude salgai. Leihatilan erosten diren sarrerek 3 euro gehiago balioko dute. Informazio gehiago nahi dutenentzako edo sarrerak erostera hurbildu ezin diren eta erreserba egin nahi dutenentzako bi telefono zenbaki jarri dituzte eskuragarri antolatzaileek, bi irakasleenak hain zuzen: 685 77 09 14 eta 687 10 96 86.
Dantzariak
Zumba jaialdi solidarioa egin den beste urte batzuetan bezala, dagoeneko ezaguna diren hainbat dantzari ere egongo dira domekan Mutrikun: Marta Formoso, Seluco Fernandez, Maykel Rodriguez, Orreaga Vazquez, Raquel Garcia, AInhoa Amas,Isabel Jaso eta Itziar Ormaetxea markina-xemeindarra esate baterako.
Antolatzaileek mutrikuarrei zein inguruko herrietakoei domekan Mutrikuko kiroldegira hurbiltzeko deia egin diete, jaialdiaren helburua solidarioa delako. Azken urteetan jende ugari batu da eta aurten ere iazko pertsona kopurua gainditzea espero dute antolatzaileek.