Dispertsioaren aurpegiak ikusaraziko ditu Ispilue 3.0-k
Sakabanaketaren politikaren ondorioak pairatu behar izan dituzten gernikarren aurpegiak ikusarazi nahi ditu Sarek. Gernikarren sarea handitu gura duBarikuan egin zuen Gernika-Lumoko Sarek Ispilue 3.0 egitasmoaren aurkezpena. Erronka berriak dakartzate;...
Sakabanaketaren politikaren ondorioak pairatu behar izan dituzten gernikarren aurpegiak ikusarazi nahi ditu Sarek. Gernikarren sarea handitu gura du
Barikuan egin zuen Gernika-Lumoko Sarek Ispilue 3.0 egitasmoaren aurkezpena. Erronka berriak dakartzate; horien artean, azken 30 urteetan sabanaketa politikaren ondorioak pairatu behar izan dituzten gernikarren aurpegiak ikusaraztea. Argazkilaritzaren munduan atea joko dute horretarako, adituak diren sarekideen inplikazioa lortzeko.Gernikarron sarea handiago egiteko ahaleginean ere badabil Gernika-Lumoko Sare. Sakabanaketa politikak jendartean duen eragina zabaltzeko, bestelako inplikazioak bilatu eta kirol munduan eragin gura dute.
13,2 buelta munduari
Aktibazio sozialaren ispilu izaten jarraitu gura du Sarek, «beranduegi baino lehen Gernikako herritarren gehiengo zabalak dispertsioaren amaiera exijitzen jarrai dezan». Sakabanaketaren ondorioak, oraindik ere, latzak direlako. Barikuan gogoratu zituzten Ibon Iparragirre presoaren egoera eta Egoitz Coto presoaren senideek joan den asteburuan bisitara zihoazela izan zuten ezustekoa, besteak beste.
13 heldu eta bi umek parte hartu zuten ekitadian. Modu sinbolikoan, kilometroak zenbatuta, senideek astean-astean munduari ematen dizkioten bueltak ordezkatu zituzten. Izan ere, astebururo senide eta lagunak ikusi ahal izateko, euskal herritarrek 13, 2 buelta ematen dizkiote munduari, sakabanaketa politikaren erruz. Egoera horrekin amaitu beharra dagoela aldarrikatu du Sarek, eta dispertsio politikaren ondorioz munduari beste buelta bat gehiago ez emateko, espetxe politikari buelta eman behar zaiola esan zuen.
«Hemen gaudenak eta gehiago gara dispertsioa amaitzearen alde gauden gernikarrak. Eta horixe jarri dugu helburu: Gernika dispertsioa amaitzearen alde posizionatzearen bidean urrats berriak ematea, aktibazio soziala bultzatuz», nabarmendu zuten.