Lehen garaipenak iritsi dira eskualdeko futbol talde batzuentzat
Ondo hasi zen asteburua Lea-Artibai eta Mutrikuko taldeentzat. Berriatuko Futbol Taldeak 3-2 menderatu zuen zapatu goizean Bermeo B taldea Ibarran. Bi eta huts aurreratu ziren etxekoak, eta bermeotarrek markagailua berdintzea lortu zuten arren, hirugar...
Etxetik kanpoko lehen garaipena lortu zuten Mutriku eta Aurrera taldeek. Biek, gainera, markagailu berarekin, 0-1. Bi partiduak oso estuak izan ziren, baina Esnalek sartutako gol bati esker mutrikuarrek eta Manuk buruz sartutako gol bati esker ondarrutarrek garaipenak poltsikoratzea lortu zuten.
Punturik batu ezinda jarraitzen duena berriz, Artibai Futbol Taldea da. Lekunberriren mutilek 0-1 galdu zuten Gernika Sportingen aurka Barroetan. Ez zuten horrelakorik merezi izan markina-xemeindarrek, partidua oso parekatua izan baitzen. Erdiraketa baten ondoren lortu zuten gernika-lumotarrek markagailuan aurrea hartzea. Etxekoen aukera garbiena azken jokaldian iritsi zen; langara bota zuten baloia.
Puntu bakarra
Lekeitio Futbol Taldeak ere ezin izan zituen hiru puntuak Larrotegin utzi, eta bakarragaz geratu behar izan zen. 2-2 berdindu zuten SD BegoƱa talde bilbotarraren aurka eta Endika Iza izan zen lekeitiarren goleatzailea bi aldiz.