'Gernikaren egiak' ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute bihar
Bijhar aurkeztuko du Gite-Ipesek Gernikaren Egiak izenburu duen ikusentzunezkoa. Bilbon egingo du aurkezpena goizean, 11:30ean, BIBA espazioan. Arratsaldean, berriz, bi lekutan aurkeztuko du Gernika-Lumon; 17:00etan Gernikako institutuan, eta 19:00etan...
Gernika bonbardatu zutela 80 urte bete direnean, Gernikaren Egiak proiektua garatu du Ipes elkarteak. Apirilean liburua argitaratu zuen, eta idatzizkoari jarraipena emanda, dokumentala prestatu du orain. Gernika oroimen biziko herria delako, begirada eta iritzi ezberdinen ikuspegitik burutu dute ikusentzunezkoa. «Ezezagunagoak diren gertaera historikoei arreta jarri, emakumearen ahotsa lehenetsi, eta herri mugimenduen paperaz hausnartzea» izan du helburu Ipes elkarteak.