Gurasotasuna izango dute hizpide gaur Ziortza-Bolibarren
ETXADI familiei zuzendutako orientazio zerbitzuko psikologo batek hitzaldia emango du. Udaletxeko ganbaran jarri dute hitzordua, 18:00etanGurasoei zuzendutako hitzaldia emango dute Ziortza-Bolibarko udaletxeko batzar gelan gaur, 18:00etan. Gurasotasuna...
ETXADI familiei zuzendutako orientazio zerbitzuko psikologo batek hitzaldia emango du. Udaletxeko ganbaran jarri dute hitzordua, 18:00etan
Gurasoei zuzendutako hitzaldia emango dute Ziortza-Bolibarko udaletxeko batzar gelan gaur, 18:00etan. Gurasotasuna: Lortu ahal da! izenburupean, ETXADI familiei zuzendutako orientazio zerbitzuko psikologo batek gidatuko du saioa.Besteren artean, gurasotasuna umeen eta nerabeen beharrizanen errespetuan oinarritzen dela azalduko dute, «beraien garapena sustatuko duten ekintzak aurrera eramatean».
Beti ere familia bakoitzaren testuingurua, egoera indibidual, sozial zein kulturalak eta guraso bezala norbanako bakoitzak dituen abileziak kontuan hartu behar direla helaraziko diete hitzaldian parte hartzen duten gurasoei.
ETXADIko kideek azaldu dutenez, seme-alabekin jarduteko eta horiek hezteko ikuspegi desberdinak daude. Hau da, guraso-erantzukizuna interpretatzeko modu desberdinak daude. «Hala ere, badira oinarrizko printzipio batzuk, gurasotasuna erantzukizunaren jardunaren bizkarrezur direnak. Printzipio hauek umeen eta nerabeen garapen egokia eta ongizate fisikoa eta mentala sustatzen dute», zehaztu dute ETXADIko kideek.
Gutxi gorabehera ordubeteko berbaldia izango dela jakitera eman dute, eta argibide gehiago gura dutenek telefono zenbaki honetara deitu ahal dute: 94-616 90 78.
Mendexa eta Gizaburuagan
Era berean, aipatu hitzaldia emango dute datorren hilabetean Mendexan.
Hain zuzen ere, Mendexako udaletxeko ganbaran azaroaren 14an ematea aurreikusi dute.
Gizaburuagarrek ere izango dute gaian sakontzeko aukera. Abenduaren 12an Gizaburuagako udaletxean emango dute hitzaldia.
Lea-Artibai Amankomunazgoak antolatu ditu hitzaldiak. Urtean zehar hainbat ekimen burutzen dituzte ETXADIko kideekin.
Esate baterako, urte osoan zehar zerbitzu psikologikoa eskaintzen diete gurasoei, telefonoz, posta elektronikoz zein posta arruntez.
Hala, 0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei hezkuntzari eta hazkuntzari buruzko laguntza ematen diete.