Aurten ere giro onean ospatu dira Atxondoa auzoko Teresa Donearen jaiak. 23. Margo Lehiaketa izan zen lehen ekintza, eta 3 urtetik 10 urte bitarteko 29 umek parte hartu zuten lehiaketan. Horien guztien lanak ikusgai daude, Bikale tabernan. Margo lehiak...
Aurten ere giro onean ospatu dira Atxondoa auzoko Teresa Donearen jaiak. 23. Margo Lehiaketa izan zen lehen ekintza, eta 3 urtetik 10 urte bitarteko 29 umek parte hartu zuten lehiaketan. Horien guztien lanak ikusgai daude, Bikale tabernan. Margo lehiaketan parte hartu zuten hamabi lanek saria izan zuten: 3-4 urte arteko atalean Izar Ormaetxeak, Noah Longartek eta Abdou Thior-ek eraman zuten saria; 5-6 urteko atalean Peru Idoeta Erkiagak, Mirian Perez Plazak eta Joane Musatadik; 7-8 urte arteko saridunak Iraia Mendibe, Enara Olabarria, Mikele Idoeta eta Ahian Longarte izan ziren eta 9-10 urtekoen artean Paule Musatadi eta Arai Lejardi. Arratsaldea umeentzeko jolasek eta Gari eta Amaia musika taldeak girotu zuten. Horrez gain, txokolatea eta gozokiak izan zituzten jaira hurreratu ziren guztiek.