Tradizioa sortuz Ajangizen
Euskal Jaia ospatzeko batu ziren ajangiztarrak zapatuan Kanpantxun. Euskal dantzekin, poteoarekin, bazkariarekin, herri kirolekin eta erromeriarekin gozatu ahal izan zuten.Zortzigarren Euskal Jaia ospatu zuten ajangiztarrek zapatuan, eta tradizioa sort...
Euskal Jaia ospatzeko batu ziren ajangiztarrak zapatuan Kanpantxun. Euskal dantzekin, poteoarekin, bazkariarekin, herri kirolekin eta erromeriarekin gozatu ahal izan zuten.
Zortzigarren Euskal Jaia ospatu zuten ajangiztarrek zapatuan, eta tradizioa sortzen ari dira. Herriko gazteek, jantzi tradizionalak gaurkotuz, euskal dantza ez tradizionalen saioa eskaini zuten eguerdi partean, Kanpantxuko auzoan. Doinu ez ohikoak euskal dantzen pausoekin uztartu dituzte aurten ere, herritarren gozamenerako ikuskizuna eskainiz.Hain zuzen, Artxube dantza taldeko dantzarien saioagaz eman zioten hasiera zapatuko euskal jaiari. Taldeko gazteenak atera ziren plazara lehenengo, eta makilekin sortutako koreografia berezi bezain ikusgarria dantzatu zuten. Ostean, nagusienek, irudimena askatu eta nahasketa ausartagaz ikusleen txalo zaparrada eragin zuten. Flying Free (Pont Aeri) kantarekin batera, Gatiburen Aske Bizi eta Xabi Solanoren Erre zenituzten sorgiƱen abestiak nahastu zituzten dantza bakarrean, koreografia berezkoa dantzatuz.
Ostean, ohikoa den bezala, poteoa egin zuten ajangiztarrek baserriz baserri. Etxerik etxerako bide horretan, trikitilariek girotu zuten bazkalaurreko poteoa. Herri bazkarirako, berriz, Kanpantxuko frontoian batu ziren berriro ere ajangiztarrak.
Arratsaldean herri kirolek hartu zuten Kanpantxu auzoko plaza, Bihurri eta Alex Txikonen arteko desfioagaz. Herritarrek ere herri kiroletan trebatzeko tartea izan zuten ondoren. Iluntzeko erromeriak jarriko zion amaiera aurtengo Euskal Jaiari.