120 lagun baino gehiago batuko ditu etzi IV. Hego Haixe kantu bazkariak
Laugarren urtez jarraian, Hego Haixe kantu bazkaria egingo dute zapatuan, Markina-Xemeinen. Txartelak erosteko epea domekan amaitu zen, eta aurreratu dutenez, 120 lagunetik gora batuko dira.«Pozik gaude urtetik urtera parte hartzaile kopurua goraka do...
«Pozik gaude urtetik urtera parte hartzaile kopurua goraka doalako. Gainera, jendea kantu bazkaria noiz egingo zain ere egoten da», esan dute antolatzaieek.
13:00etan Kontzekupean batuko dira, eta kantu liburuxkak banatu eta gero, trikikantupoteoa egingo dute.
Bazkaria Lea Artibai ikastetxeko jangelan egingo da, 14:30ak aldera. Eta aurreko urteetan egin modura, Angel Mariezkurrena izango da aurkezle ariko dena.
Fado abeslari bat ere bai
Ezustekoak ere egongo direla aurreratu dute. Baina horrez gain, aurten, jatorriz Portugalekoa den, baina Euskal Herrian bizi den fado emakume abeslari batek ere parte hartuko du. «Iaz galiziarrak gonbidatu genituen modura, aurten fado abeslari bat etorriko da. Gainera, guk dakigunera arte, Euskal Herrian bizi den fado abeslari bakarra edo bakarrenetakoa da».