Elikadura burujabetzaz ariko dira etzi, Markina-Xemeinen
Lea-Artibaiko EH Bilduk antolatuta, elikadura burujabetzaren gaineko hitzaldia eta mahai ingurua egongo dira etzi, Markina-Xemeingo kultur aretoan.10:30ean hasiko da ekimena, Bizkaigane behiaren esne gordin eta ardi eta behiaren esneki ekologikoak egit...
10:30ean hasiko da ekimena, Bizkaigane behiaren esne gordin eta ardi eta behiaren esneki ekologikoak egiten dituen elkarteko ordezkariaren hitzaldiagaz.
Tarte bat hartuko dute ondoren atsedena hartzeko kafe eta pastekin, eta 11:30ean emango diote hasiera Maribi Ugarteburuk dinamizatuko duen mahai inguruari. Gaur egun dauden kontsumo ereduak eta ekoizleak izango dituzte hizpide. Ekoizle, kontsumo talde, Bizkaigane, kontsumitzaile handi eta arduradun politikoek parte hartuko dute.
Mahai inguruak ordu eta erdiko iraupena izatea aurreikusita, 13:00ak aldera amaituko da ekimena.