Bihar [urriak 27] egingo dute proiektuaren aurkezpen ekitaldia,
18:00etan Etxelilan. Egitasmoaren aurkezpenagaz batera
bideoa ere aurkeztuko dute.
Ondarroako Udalak duela urte batzuk jarri zuen martxan
Hezkidetza egitasmoa,
jendartearen eraldakuntzarako bitarteko bezala. “Pertsonen garapenerako bitarteko askatzaile bilakatu behar da hezkidetza” antolatzaileen ustez, “pertsona
aske eta integralak heziz eta
sexuen arteko aukera berdintsuen alde eginez”.
Ondarroako institutuko ikasle batzuk. Argazkia: Ondarroa BHI
Hori dela eta, joan den urtean emandako urratsak aztertu eta aurrera begira eman beharreko urratsak definitzeko, proiektuaren azterketa bat egin da
Urtxintxa eskolagaz batera. Azterketa honen bitartez, besteak beste, proiektu honen esperientzia herriratzeko tresnak sortu dituzte.
Proiektuak
ikasleentzako, irakasleentzako, familientzako eta
jantokietako hezitzaileentzako eta
eskolaz kanpoko hezitzaileentzako egongo dira zuzenduta. Ikasleentzako edukiak mailaka egongo dira banatuta. Besteak beste indarkeria, harreman afektibo sexualak, bizikidetza, sare sozialak, autodefentsa feminista eta maskulinitate ereduak landuko dira.
Hezkidetza egitasmoak herriko hezkuntza esparruetan
berdintasunean oinarritutako hezkuntza bultzatzea du helburu.