Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Mutriku Futbol Taldeko neskek Amaikak Baten aurka jokatuko dute

Mikel Santiso
Mutriku
2017/10/26
Mutriku Futbol Taldeko nesken taldea. Argazkia: Mutriku FT

Mutriku Futbol Taldeko nesken taldea. Argazkia: Mutriku FT

Leire Fernandez ondarrutarrak entrenatutako neskek partidu berezia jokatuko dute zapatuan. Mutriku eta Amaikak Baten arteko lehiak beti izan ohi dira bereziak, bi herrien arteko gertutasunarengatik. Gainera, sailkapenean hiru puntuk baino ez ditu aldentzen bi taldeak; Amaikak Batek lau ditu eta Mutrikuk bakarra. Azken asteburuan ez zuten jokatu mutrikuarrek atsedena egokitu zitzaielako. Urolaren aurka jokatu zuten azken partidua eta lortu zuten berdinketari esker daukate sailkapenean puntu hori. Zapatuan 18:30ean gogo biziz aterako dira Errota Zar futbol zelaira. Giro polita espero da eta mutrikuarrak sailkapenean debarren pare jartzeko itxaropentsu daude. Mutriku Futbol Taldeko mutilak izango dira jokatzen lehenak. 16:15ean Aretxabaleta izango da bisitari San Migelen. Txaparroren mutilak pozik daude Ordizian lortutako azken garaipenarekin, eta kanpoko 3 puntuei etxean beste hainbeste batzen saiatuko dira.
Jon Linder Mutriku Futbol Taldeko jokalaria, Ordiziaren aurkako partiduan. Argazkia: Jesus Mari Erauzkin

Jon Linder Mutriku Futbol Taldeko jokalaria, Ordiziaren aurkako partiduan. Argazkia: Jesus Mari Erauzkin

Aurrerak 17:00etan jokatuko du Zaldupen San Pedroren aurka. Sestaoarrak iaz play-offa jokatuta daude, eta aurten ere talde gogorra direla erakutsi dute. Ibon Lopezen mutilak zaletuen aurrean garaipena lortzen saiatuko dira, iragan astean etxetik kanpoko lehen puntuak lortu ostean. 18:00etan jokatuko duena Artibai Futbol Taldea izango da. Bilboko El Fango kiroldegian Urretxindorraren aurka jokatuko dute, ligako lehen garaipena lortzeko itxaropenarekin. Domekan berriz Lekeitiok eta Berriatukok jokatuko dute. Lekeitiarrak domeka goizean arituko dira Bilboko La Roseta zelaian, Iturrigorriren aurka, 11:30ean. Berriatuarrak aldiz, iragan asteko lehen garaipena lortu eta gero, prest daude Montefuerteri aurre egiteko domekan 17:00etan Arrigorriagan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.