50 pertsona batu ziren domekan Mendexa-Mendexa ibilbidean. Goizean goiz Eleizaldetik aterata, lau bat orduko ibilaldia burutu zuten partaide batzuek. Beste batzuk, berriz, Iturreta auzoan batu ziren ibilbide osoa egiten zeudenekin. Kuku Habixa Kultur E...
50 pertsona batu ziren domekan Mendexa-Mendexa ibilbidean. Goizean goiz Eleizaldetik aterata, lau bat orduko ibilaldia burutu zuten partaide batzuek. Beste batzuk, berriz, Iturreta auzoan batu ziren ibilbide osoa egiten zeudenekin. Kuku Habixa Kultur Elkarteko kideen berbetan, «lokatz asko» izan zuten bidean. Hala ere, ume, gazte zein helduek giro ederra izan zuten mendexarrentzat urteroko hitzordu berezienetakoa den mendi martxan. Bukaeran, Goi Alde Elkartean elkartu ziren, hamaiketakoaz gozatzeko.