Astelehentxutxu ospatzeko bilduko dira bihar, Merkatu plazan
Urriko Azken Astelehena egun berezia izaten da Gernika-Lumo eta inguruko herritarrentzat, baina aurreko zapatuak ere horien arreta pizten du; batez ere, gazteena. Astelehentxutxu ospatzen dute egun horretan, eta aurten ere, hutsik ez dutela egingo erak...
Beste urte batez, Gernika-Lumoko Merkatu Plazan elkartuko dira eskualdeko gazteak, eta Txudei, txunait, txugeder lelopean, festa egingo dute paellak prestatzen dituzten bitartean. Ehunka lagun batzen ditu aipatu jaiak; iaz, esate baterako, 790 bat pertsona inguru elkartu ziren plazan, eta horien artean, 62 paella aurkeztu zituzten lehiaketara. Denen artean onena Elizondo txoko kuadrillarena izan zela ebatzi zuten epaimahaiko kideek.
Bestalde, aurreko urteetan «garbiketa arazoak izan direla-eta», parte hartzaileek 20 euroko fiantza ordaindu beharko dutela gogorarazi dute antolatzaileek. Diru hori, dena den, bueltatu egingo diete, «arduradunek bazkaltzeko gunea garbi dagoela ziurtatu ondoren».